Kepa Peñagarikano pilotaria elkarrizketa digitalean izango da bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 15a, 10:07

Azpeitiar pilotari profesionala elkarrizketa on line-an izango da Uztarriaren egoitzan, 15:00etan hasita. Bidali ordurako zure galderak hona.

Kepa Peñagarikano Uztarriaren egoitzan izango da bihar, asteazkena, elkarrizketa digitalean, 15:00etatik aurrera.

Hamahiru urtez pilotari profesional izan ondoren, pilotalekuei agur esango die Kepa Peñagarikanok. Asperekin aritu da azpeitiarra azken hiru urteotan, eta enpresak ez dio kontratua berrituko. Baliteke, Azpeitian, saninazioetan, jokatzea profesionaletako azken partida. Pilota munduko ibilbideaz-eta ariko da Penagarikano Uztarria.com-eko elkarrizketa on line-an.

Bidali zure galderak ordurako hona.