Baigerak antolatutako mendi-ibilaldian 38 lagunek hartu dute parte

Uztarria.eus 2014ko uzt. 15a, 18:31

Lapoblacion (Nafarroa) udalerrian izan ziren herriko 38 adineko pertsona, Baigerak antolatutako mendi-ibilaldian, uztailaren 12an. Goizean goiz irten ziren Azpeititik jubilatuak, eta Nafarroako, Arabako eta Errioxako zenbait txoko ezagutu zituzten.

Goizez, mendi buelta egin zuten hara joan zirenek, eta eguerdian San Millan upategiko ardoa dastatu zuten. Leku berean ikusi zuten bertako langileek nola egiten duten ardoa eta olioa. Ondoren, 14:00ak inguruan, Larratza (Nafarroa) udalerrira joan ziren, eta han Nafarroako Erreinuaren historiari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten jubilatuek. Izan ere, gotorlekuaren eta herriaren historia azaldu zizkien hango aditu batek. Bazkal ostean itzuli ziren Azpeitira adinekoak.

J. Ruiz de Larrinagarena da argazkia.