Saninazioetako umeen egunerako 130 haurrek eman dute izena jada

Uztarria.eus 2014ko uzt. 15a, 20:33

2004 eta 2010 artean jaiotako 130 umek eman dute izena, oraingoz, uztailaren 27an ospatuko duten haurren jairako. Urte horietan jaiotako gaztetxoek gaur dute saninazioetako umeen egunean izena emateko azken eguna. Haujijjijai festa batzordeko kideak udaletxe azpian egongo dira, 20:00ak arte. Bestalde, 2000 eta 2003 artean jaiotako gaztetxoek uztailaren 23an eta 24an izango dute festa horretarako izena emateko parada: 16:00etatik 19:00etara. 

Uztailaren 27an, 2004tik 2010era jaiotako haurrak 14:00etan elkartuko dira plazan. Han, bazkaldu egingo dute; eta, ondoren, jolasak izango dituzte 17:30ak bitartean. 2000tik 2003ra jaiotako gaztetxoen ordutegiak eta ekintzak, berriz, zehaztu gabe daude oraindik. Edozer zalantza izanez gero, Haujijijai festa batzordeak jarritako mahaira joan daitezke gurasoak edo gaztetxoak.