Bota ure, bota ure!

Uztarria.eus 2014ko uzt. 16a, 16:37

Udan geundenik ezin esan atzora arte, baina gaurko beroari aurre egiteko modu egokia bilatu dute udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek. Begiraleak lagun, kalez kale ibili dira "bota ure!" ohiukatzen. Blai ederra hartu dute zenbait balkoitatik botatako ur baldekadak tarteko.