Kepa Peñagarikano: "Hemen amaitzen da nire bizitzako etapa bat, eta beste bat hasiko da"

Uztarria.eus 2014ko uzt. 16a, 18:49
Peñagarikano, elkarrizketa digitaleko galderak erantzuten.

Uztarrian izan da Kepa Peñagarikano pilotaria, eta webguneko erabiltzaileen galderak erantzun ditu, elkarrizketa digitalean. Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.

Hamahiru urtez pilotari profesional izan ondoren, pilotalekuei agur esango die Kepa Peñagarikanok. Asperekin aritu da azken hiru urteotan, eta enpresak ez dio kontratua berrituko. Pilotariak azaldu duenez, enpresari eskatu zion bere azken partidua Azpeitian izatea, eta haiek eskaera onartu zuten. Ilunpe pelota eskola izan du mintzagai, besteak beste, Peñagarikanok: "Azpeitian zerbait izan bagara, Ilunperengatik izan da", azaldu du. Pilotariaren bizitza amaitu zaion arren, beste kirol batzuk egiten jarraituko duela esan du pilotariak.