Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute biharko

Uztarria.eus 2014ko uzt. 17a, 12:25

Bihar, ostirala, 19:00etan izango da plazan, Palestinaren aldeko lagunak taldeak antolatuta.

Bihar, ostirala, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute, plazan, 19:00etan hasita. Palestinaren Aldeko Lagunak taldeak antolatu du kontzentrazioa, eta azaldu dutenez, "estatu sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militarra salatu asmoz eta Palestinar herriari gure elkartasunik beroena adierazteko" egingo dute elkarretaratzea.