'Bost geltoki historian' egitasmoa sustatzeko informazio gunea zabaldu dute Loiolan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 17a, 14:48
Azpeitiko Udaleko eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak, Loiolako informazio gune berriaren aurrean.

Gaurtik abuztuaren 31ra bitartean izango da irekita, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara. Santutegiko turismo bulegoaren osagarri izateko zabaldu dute informazio gune berria, eta bertan Bost geltoki historian egitasmoaren inguruko informazioa soilik eskainiko dute. 

Iraurgi Berritzeneko Turismo sailak Bost geltoki historian egitasmoa "sustatzeko eta salmenta indartzeko" informazio gunea zabaldu dute gaur, osteguna, Loiolan. Gaurtik abuztuaren 31ra bitartean izango da irekita, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.

Iraurgi Berritzeneko ordezkariek azaldu dutenez, "Loiolako Santutegiaren bueltan sortzen den turismo fluxua aprobetxatzea da helburua, eta Bost geltoki historian egitasmoaren bidez ahalik eta bisitari gehien bideratu nahi ditugu bailarako herrietara". 

Jarri berri duten turismo gunea ez da, ordea, Loiolan dagoen bakarra. Apirilaz geroztik ateak zabalik ditu Loiolako Santutegiko turismo bulegoak, eta abendura arte egongo da irekita. Santutegiko turismo bulegoaren osagarri izateko zabaldu dute informazio gune berria, eta bertan Bost geltoki historian egitasmoaren inguruko informazioa soilik eskainiko dute. 

Bost geldialdi eskualdean

Bost geldialdi historian eskaintza turistikoa Urola bailarako zazpi udalerrik osatu duten ekimena da. Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaiako udalerriek bultzatu dute. Abenduaren 8ra arte izango da eskaintza turistikoaz gozatzeko aukera, eta hamar euro ordaindu beharko da bost museoetarako sarrera. Horrez gain, Loiolako Kiruri jatetxean, Azpeitiko Oñatz tabernan, Zestoako Fatin tabernan eta Zumaiako Kresala tabernan pintxo bat eta trago bat hartu ahal izango dituzte, bi euro gehiago ordainduta.

Bost leku historiko biltzen ditu eskaintza turistikoak: