Jendez gainezka dago igerilekua

Uztarria.eus 2014ko uzt. 17a, 19:09

Herritar ugari bildu dira igerilekuko atarian. Izan ere, hango sarrera itxi dute, uretan jende asko dabilelako. 1.350 pertsonentzat du lekua kanpoko igerilekuak; eta gaur, osteguna, bete egin da instalazioa. Igerilekuko langileek azaldu dute jende "gehiegi" dabilela urtean, eta "guztien segurtasunagatik" hartu dutela erabakia. Azpeitiko igerileku estaligabeak hiru sorosle ditu, legeak hori eskatzen duelako, eta langile horiek ezin dituzte "behar bezala" zaindu uretan dabiltzan pertsona guztiak.

Itxita egon da sarrera, 16:15etik 16:50era; eta, orain, apurka-apurka hasi dira heritarrak igerilekura sartzen. Ilararen aurrealdeko herritarrek esan dute "ordu erdi baino gehiago" daramatela zain kanpoan. Jada irekita dago igerilekuko sarrera.