Gazako sarraskia gelditzeko eskatu dute herritarrek

Uztarria.eus 2014ko uzt. 18a, 21:51

Elkarretaratzea egin dute herritarrek, Gazako sarraskia gelditu lelopean. Palestinaren Aldeko Lagunak elkarteak egin du deialdia, eta 50 pertsona inguru bildu dira herriko plazan, gaur, ostirala. Ekitaldia antolatu dutenek salatu egin dute Israelen "eraso militarra", eta Palestinari "elkartasunik beroena" adieraztea izan da haien helburua.