Karting probarako azken prestaketak egiten ari dira

Uztarria.eus 2014ko uzt. 19a, 13:51

Hasi dira gaur, zapatua, eguerdian jokatuko den karting probarako azken prestaketan egiten. Perez Arregi plazan, Etxe Zuri tabernaren parean, daude jada zenbait kart, eta haiek probatzen eta berrikusten ari dira auto gidariak eta laguntzaileak.

Proba 14:30ean hasiko da Perez Arregi plazan. Antolatzaileek atzoko, ostiraleko, prentsaurrekoan azaldu zuten ez dela lehiaketa, erakustaldia baizik. Bestalde, "kontuz" ibiltzeko eskatu zuten, "guztien segurtasuna" delako garrantzitsuena.