'Global Training' bekak eska ditzakete eskualdeko gazteek, uztailaren 28a bitartean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 20:05

Garapenek, Donostia Sustatuk eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako diru-laguntzak dira, eta 30 urtetik beherako 80 pertsonek eskuratuko dituzte. Unibertsitateko titulua edo Goi Mailako Heziketako titulua dutenek beraien esparruko praktikak egiteko aukera izango dute, atzerrian.

Global Training izeneko 80 beka eskaini dituzte Garapenek, Donostia Sustatuk eta Eusko Jaurlaritzak, Unibertsitate titulua edo Goi Mailako Heziketako titulua duten gazteek atzerrian praktikak egin ditzaten. 30 urtetik beherakoek izango dute aukera beka horiek eskatzeko, eta uztailaren 28rako egin beharko da eskaera. Praktiketako lana lotuta egongo da gazteen jakintza arloekin, eta diru-laguntzak lortzen dituzten gazteek ordainsaria izango dute.

Iraurgi Berritzenek azaldu duenez, gazteen "profesionalizazioa" eta "nazioartekotzea" sustatzea da Global Training diru-laguntzen xedea. Beka horiei buruzko baldintzak, azalpena eta irizpideak irakur daitezke, hemen. Zalantzaren bat duten pertsonak harremanetan jar daitezke Iraurgi Berritzenekin, honako aukeren bidez: 943 02 60 69 telefonora deituta edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.