Diego Garciaren liburua aurkeztuko dute bihar Sanagustinen

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 20:33

Korrikalariaren inguruko pertsonen testigantzekin osatutako lana aurkeztuko dute Txetxu Urbieta liburuaren idazleak eta proiektua sustatzen ibili diren pertsonek. Honakoen artean egin dute lana: Manuel Garcia, Juan Mari Olaizoa, Xanti Perez eta Txetxu Urbieta.

Diego Garciari buruzko liburua aurkeztuko dute bihar, asteartea, 12:00etan, Sanagustin Kulturgunean. Aurkezpenean izango da lanean aritu den laukotea: Manuel Garcia, Diegoren anaia; Juan Mari Olaizoa, masajista; Xanti Perez, entrenatzailea, eta Txetxu Urbieta, kazetaria. Proiektuaren sustatzaileen hitzetan, "ohiko biografiak" alde batera utzi, eta "ingurukoen testigantzetan" oinarritutako istorioa osatu dute.

Horrela, 40-50 pertsona ingururen azalpenekin, 150 orrialdeko liburua osatzeko asmoa zutela adierazi zioten Uztarriari Urbietak eta Olaizolak, 2014ko urtarrileko zenbakirako egin zitzaien elkarrizketan.