Kataluniara ibilaldia antolatu du Baigerak irailerako

Uztarria.eus 2014ko uzt. 23a, 14:16

Rosas, Girona eta Costa Brava ezagutuko dituzte bost eguneko irteeran. Irailaren 15etik 19ra joango dira, eta izena eman nahi duenak 943 81 51 71 telefonora deitu edo Baigerako bulegoetara joan beharko du.

Baigera Jubilatuen Elkarteak bost eguneko irteera antolatu du irailerako. Hilaren 15etik 19ra izango da irteera, eta Rosas, Girona eta Costa Brava hiri kataluniarrak bisitatuko dituzte parte hartzaileek.

Irteerari buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo inskripzioa egiteko 943 81 51 71 telefonora deitu edo Baigerako bulegoetara joan beharko da, 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek eskatu dute izena ahalik eta azkarren emateko, uda dela eta, abuztuan bulegoa itxita egongo delako.