Belen Agirregabiriaren gurutze-puntuko lanak ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 23a, 18:05

Abuztuaren 5a bitartean Belen Agirregabiriaren lanak izango dira ikusgai, Sanagustin kulturguneko hormetan. Azpeitiarra, Abitain baserrikoa da Agirregabiria, eta 15 urte daramatza gurutze-puntua egiten. Sanagustin kulturguneko webgunean azaldu dutenez, Zarautzen erakusketa bat ikusi zuelarik zaletu zen gurutze-puntura eta orain, Sanagustin kulturgunean jarri duen erakusketarekin, horixe luke gogokoen, norbaitek ikusi eta zaletzea.