Gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek saninazioetan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 23a, 18:05

Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, Azkoitia eta Zarautz arteko autobus-linea indartuko dute, beti ere, Azpeititik gainontzeko udalerrietara mugitzeko. Autobus horiek geldialdiak egingo dituzte Azkoitian, Azpeitian, Zestoan, Zumaian, Getarian eta Zarautzen.

Euskotrenek autobus zerbitzu berezia eskainiko du San Inazio jaietan. Hori dela eta, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, aldaketak izango ditu ohiko ordutegiak. Hala ere, gauez soilik aldatuko dute autobus-linea. Azkoitia eta Zarautz arteko ibilbideari eragingo dio aldaketak, beraz, honako udalerrietatik pasatzen den autobus-lineak eskainiko du ohi baino zerbitzu zabalagoa: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarautz. Horrez gain, kontuan izan behar da Azpeititik gainontzeko udalerrietara joateko soilik eskainiko duela Euskotrenek aukera zabalagoa; bidaia alderantziz egiteko, betiko ordutegiak mantenduko dira. Hauek dira saninazioetako ordutegiak:

  • Uztailaren 30a eta abuztuaren 1a, asteazkena eta ostirala: 

Azpeititik Azkoitira: 0:15ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 5:00etan eta 6:00etan.

Azpeitik Zarautzera: 0:45ean, 3:30ean, 5:30ean eta 6:30ean.

  • Uztailaren 31a, osteguna:

Azpeititik Azkoitira:0:15ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 5:00etan eta 6:00etan.

Azpeititik Zarautzera:0:45ean, 3:30ean eta 5:30ean.

Bestalde, gaueko tarifa ordaindu beharko dute autobusa hartzen dutenek. Informazio gehiago behar izanez gero, 902 54 32 10 telefonora deitu edo Euskotrenen webgunea bisita daiteke.