Udalak antolatutako ikastaroetako ziurtagiriak jaso dituzte 15 herritarrek

Uztarria.eus 2014ko uzt. 24a, 11:39

Astelehen arratsaldean egin zuten Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak antolatutako hiru ikastaroetako ziurtagiri banaketa. Aurten, etxez etxeko laguntza, geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorako ikastaroak antolatu ditu Udalak. Ikastaro horiek Lanbideren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu dituzte, eta iazko azaroan hasi eta ekain bukaeran amaitu ziren saioak, eta 15 herritarrek jaso zituzten ikastaroei dagozkien ziurtagiriak.

Eneko Etxeberria alkateak, Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Edurne Zubia Gizarte Zerbitzuetako teknikariak hartu zuten parte ekitaldian, eta udal ordezkariek ikastaroen balorazioa "oso positiboa" egin dute, eta jakinarazi dute ikastaroa amaitu bezain laster, parte hartzaile guztiek lana aurkitu dutela.