Txupinazoari aurre hartu diote herriko haurrek

Uztarria.eus 2014ko uzt. 29a, 19:58

Barraken eguna probesten ari dira herriko gazteak, gaur, asteartea. Urtero bezala, barrakak euro batean daude gaur. Saninazio bezperetan izan ohi da barraken eguna, eta txupinazoari aurre hartu diote aurten ere umeek. 16:30ean hasi da eskaintza, eta iluntzera arte iraungo du. Umeak eta gaztetxoak Betharrameko jolastokian dira jada, gustukoen dituzten barraketan ibiltzeko ilaran, zain.