Zauriturik gabeko sutea izan da Artzubian

Uztarria.eus 2014ko uzt. 29a, 22:09
Su hartu duen etxaurrea.

Etxebizitza huts batean gertatu da ezbeharra, ustez, zirkuitulabur batek eraginda. Sua itzalita dago jada.

Sutea gertatu da Artzubia hiribideko etxebizitza batean, gaur, asteartean, 19:00ak aldera. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, eta jada itzali dute sua. Su hartu duen etxebizitzan ez da inor bizi, beraz, Udaltzaingoak uste du sukaldean gertatutako zirkuitulabur baten ondorioz sortu dela sutea. Pareko etxebizitzan bizi diren pertsonak etxetik aterarazi dituzte, segurtasun kontuengatik.