Arroxaz zipriztindu dira azpeitiarrak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 30a, 14:49

Urduritasuna, jendea, musika eta euria, xiri-miri. Hala ere, ohi bezala, 12:00etan puntuan hasi dira San Inazio jaiak, txupinazoarekin. Argazki elkartekoek eman diete hasiera festei, eta marea arroxak plazan ospatu du saninazioen hasiera. Izan ere, aurtengoan, beste behin, arroxaz zipriztindu dira herriko kaleak eta azpeitiarrak.

Luis Rey Argazki elkarteko ordezkariak bota du suziria, eta Eneko Etxeberria alkateak eskerrak eman dizkie urtero Marea Arroxa sortzen duten herritarrei. Etxeberriaren arabera, "nolako festak, halako herria" izaten da. Horregatik, esan du "Azpeitiak munduko herririk hoberena" izan behar duela, "munduko festa onenak" dituelako. 

Ikusagai dago Urola Kostako Hitzak festen hasieraren harira eginiko bideoa.

Hona, saninazioetako egitaraua:

Uztailaren 30a, San Inazio bezpera:

  • 15:00etan herri bazkaria plazan. Bazkalostean, jolasak txosnetan.
  • 17:30ean Sardina Freskue haurrentzako jaialdia, Olazko Andre Mari plazan.
  • 18:00etan Zezen Txikiekin jolasak, Done Jakue kalean Zezen Beltz taldekoek antolatuta.
  • 19:00etan Meza eta Bederatziurrena, Loiolako Basilikan. 
  • 19:30etik 21:30etara gaztetxeko perkusio taldea eta Incansables txaranga, kaleetan zehar.
  • 20:00etan Uztarriako Pourrako sari banaketa, erdi kalean.
  • 23:00etan Su artifizialak Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
  • 23:00etan Belar Txarrak eta Salda Badago taldeen kontzertuak, txosnetan.
  • 23:30ean Damba taldearen ikuskizuna, Plaza Nagusian.
  • 23:30ean Patxi eta Konpainiarekin erromeria, Olazko Andre Mari plazan.

Uztailaren 31, San Inazio eguna:

  • 9:00etan Goiz Eresia, Azpeitiko Musika Banda, Biasteriko Dultzinariak eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • 10:10ean Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
  • 10:30ean Prozesioa, kaleetan zehar.
  • 11:00etan Meza Santua, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. 
  • 12:30ean zezenen aukeraketa, zezen plazan.
  • 12:30ean Txomingeroak kaleetan zehar, Urolatarrak txarangak lagunduta.
  • 12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera. 
  • 13:00etan Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin Kulturgunean.
  • 13:45ean Kimura Yudo Klubaren erakustaldia, Plaza Nagusian.
  • 14:30ean Txomingeroen bazkaria Urolatarrak txarangak lagunduta, Erdikalean. Bazkalostean, Gaztetxeko batukada.
  • 17:00etan animalisten kontzentrazioa, Zezen Plaza aurrean.
  • 18:30ean zezenketa.
  • 18:30ean zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.
  • 19:00etan Txaranga Oria, kaleetan zehar. 
  • 22:30ean eskuzko pilota partidu profesionalak, Izarraitz Pilotalekuan.
  • 23:00etan Bad Sound System taldearen, Ernai antolakundearen eta Ai ene taldearen kontzertuak, txosnetan.
  • 23:00etan su artifizialak Pirotecnia Astondoaren eskutik.

Abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena:

  • 9:00etan Goiz Eresia, Azpeitiko Musika Banda, Biasteriko Dultzinariak eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • 10:00etan elkarretaratzea Loiolan.
  • 10:15ean ongi etorria udaletxean Lehendakariari, Eusko Jaurlaritzako kideei eta Foru Aldundiko kideei. Ondoren, Loiolako basilikara joango dira korporazioan.
  • 11:00etan meza nagusia, Loiolako Basilikan.
  • 11:00etan VII. Bakailao txapelketa, Plaza Nagusian.
  • 12:30ean zezen aukeraketa, zezen plazan.
  • 12:30ean entzierroa Elizkaletik Done Jakue kalera.
  • 14:30ean herri bazkaria, Berdura Plazan.
  • 16:30ean mus txapelketa, Sanagustin Kulturgunean.
  • 16:30ean Alaken taldea eta Muxikoen dantzak, Plaza Nagusian.
  • 18:30ean zezenketa.
  • 18:30ean zezen txikiekin jolasak, Done Jakue Kalean.
  • 18:45ean Los Pasai txarangaren emanaldia zezen plazatik irten eta kaleetan zehar.
  • 22:00etan Rural Zombies, Willis Drummond eta Kolpatu taldeen kontzertuak, txosnetan.      
  • 22:30ean erremonte partidak.
  • 23:30ean Reincidentes taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.

Abuztuaren 2a, San Inazio hirugarrena:

  • 6:00etan Kalean txaranga, kaleetan zehar.
  • 7:00etan Zezena, Done Jakue kalean.
  • 8:00etan gaupaseoren argazkia, Plaza Nagusian.
  • 12:30ean zezenen aukeraketa, Zezen plazan.
  • 12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera.
  • 16:00etan haurrentzako parkea, Plaza Nagusian.
  • 18:30ean zezenketa.
  • 18:30ean zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.
  • 19:00etatik 20:00etara Gau erdi txarangaren kalejira, kaleetan zehar.
  • 22:00etan Ezinean taldearen eta herriko DJeen kontzertuak, txosnetan.
  • 23:00etan Su eta Gar taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.
  • 2:30ean sainazioen amaiera, suziri eta danbatekoen bidez.