Oporren ostean martxan da Uztarria

Uztarria.eus 2014ko ira. 1a, 12:03

Gaurtik martxan izango da webgunea eta urri hasieran argitaratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Urola Kostako Hitza egunkaria ere gaur, astelehena, hasi da lanea eta bihar aterako du opor ondorengo aurreneko egunkaria.

Oporraldia eta gero, gaur (irailak 1, astelehena), hasi da berriro lanean Uztarria Komunikazio Taldea. Horrenbestez, gaurtik martxan da uztarria.com webgunea eta baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko da).

Urola Kostako Hitza egunkariak ere gaur, astelehena, ekin dio lanari eta, beraz, bihar, asteartea, aterako du opor osteko lehenengo egunkaria. Uztarria da Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa.