Abuztua motxean

Uztarria.eus 2014ko ira. 1a, 12:11

Uztarria.com-ek abuztuko albisteak bildu ditu, laburrean. 

Uztarria.com-ek hileko albisteen bilketa egin du:
 
Abuztuak 3. Pantxike Elorzak 100 urte bete zituen.
 
Abuztuak 4. Iraurgi SBko Lander Lasak Oviedorekin fitxatu zuen.
 
Abuztuak 4. Festen aurrebalorazio positiboa egin zuen Udalak.
 
Abuztuak 5. Lagun Onakek eta Eibarrek lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu zuten.
 
Abuztuak 10. Pilar Aizpitarte aktorea zendu zen.
 
Abuztuak 25. Eneko Otaño beizamar aizkolariak Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolariari erronka bota zion. Beizamarrak 16 kanaerdiko apustua proposatu zion, eta Larrañagak onartu bai baina 18 kanaerdikotan aritzea jarri zion baldintza gisa.
 
Abuztuak 26. Jon Urtxulutegi eta Carlos Iradier donostiar jokalariak fitxatu zituen Iraurgi SBk.