Areto dantzak egiteko tokia aldatu egingo dute, igerilekuaren eraikina handitzeko lanak bukatu bitartean

Uztarria.eus 2014ko ira. 2a, 13:26

Aurreko urteetan aritu diren ikasleek zapatuan izango dute aurreneko saioa Urola Ikastolako gimnasioan. Ikasle berriek, berriz, urriaren 4an hasiko dute ikastaroa, Betharrameko gimnasioan.

Asteburuan hasiko dira Jose Mari Orbegozok gidatutako areto dantza saioak. Aurreko urteetan aritu diren ikasleak zapatuan izango dute ikasturteko aurreneko saioa, Urola Ikastolako gimnasioak. Lehenengo saioa 16:00etan izango da eta bigarrena 18:00etan.

Aurten hasiko diren ikasleek urriaren 4an, zapatua, egingo dute aurreneko dantza saioa, Betharrameko gimnasioan, 11:00etatik 12:45era. Areto dantzen ikastaroan izena eman nahi dutenek igerilekuan dute horretarako aukera.

Igerilekuaren eraikina handitzeko lanak bukatu bitartean izango dira saioak Urola Ikastolako eta Betharrameko gimnasioetan.