Lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk datozen asteetarako

Uztarria.eus 2014ko ira. 3a, 12:05

Irailaren 15etik urriaren 3ra izango dira saioak, DYAk Azpeitiko Urola kalean duen lokalean. Izena eman daiteke dagoeneko, eta parte-hartzaile kopurua mugatua da.

Gipuzkoako DYAk lehen sorospen ikastaroa antolatu du irailerako eta urrirako. Azpeitian izango dira saioak, DYAk Urola Kalean duen lokalean, irailaren 15etik urriaren 3a bitartean, 19:00etatik 21:00etara. 

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da, eta sor daitezken larrialdi egoeretan jokatzeko ezagutzak emango dituzte bertan. Besteak beste, bihotz-biriken suspertzeari, zauriei, hausturei, erredurei... nola aurre egin eta horiek nola konpondu erakutsiko dute saioetan.

Ikastaroa 110 euro ordaindu beharko da eta ikastarorako materiala eta ikus-entzunezko baliabideak emango dituzte. Ikastaroko parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu beharko dute.