Jesusen Lagundian lehen botoak egingo dituzte lau gaztek Loiolan

Uztarria.eus 2014ko ira. 4a, 11:30

Erlijio ospakizuna 13:00etan izango da, Santutegian. 22 eta 30 urte bitartekoak dira Donostiako nobiziatuan bi urte ikasi ondoren botoak egingo dituztenak.

Aurreko urteetan bezala, Jesusen Lagundiak kide berriei harrera eginez ekingo dio irailari. Zapatuan, irailak 6, lagundian sartzeko lehen botoak egingo dituzte lau gaztek Loiolako Santutegian, "beren bokazio erlijiosoaren egiazkotasuna baieztatuz". Erlijio ospakizuna 13:00etan hasiko da.

Botoak egingo dituztenak 22 eta 30 urte bitartekoak dira. Horietatik bakarra da euskal herritarra, Bilbokoa, hain zuzen ere. Beste hirurak espaniarrak dira, Andaluziakoak bi eta Madrilgoa bestea.