Langileen eskubideen defentsan eta Gipuzkoako hitzarmenaren alde, elkarretaratzea deitu du LABek arratsalderako

Uztarria.eus 2014ko ira. 4a, 15:16

Gaur, osteguna, plazan izango da, 18:30ean hasita.

Langileen eskubideak defendatzeko eta Gipuzkoako hitzarmenaren alde egiteko elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak gaurko, ostegunerako. Plazan izango da, 18:30ean hasita, eta elkarretaratzera bertaratzeko deia egin die langileei LABek.