Langileen eskubideen eta Gipuzkoako hitzarmenaren alde bildu dira herritarrak

Uztarria.eus 2014ko ira. 4a, 20:52

Langileen eskubideen defentsan eta Gipuzkoako hitzarmenaren alde bildu dira 70 herritar inguru gaur, osteguna, plazan. LAB sindikatuak deitu du elkarretaratzea. Hain zuzen, LABek Sarralle Equipos enpresaren jarrera salatu ostean egin dute elkarretaratzea. Izan ere, asteartean jakin zen oraindik ez dela Sarralle Equiposeko langileen lan-baldintzen inguruko epaiketa egingo, enpresak txosten bat epe barruan aurkeztu ez duelako.