Benantxio Iruretaren oroitarria, Aneton

Uztarria.eus 2014ko ira. 5a, 13:07

Benantxio Iruretaren omenenez, oroitarria jarri dute haren lagunek eta senideek Aneton. Pasa den asteburuan joan ziren Iruretaren omenez motxila forma duen harria jartzera. Azpeitian bizi zen aizarnar mendizalea 2013ko maiatzaren 11n zendu zen, lagun talde batekin Aneto mendian zebilela amildegi batean erorita.