Umeen Txirrindulari Egunarekin emango diete hasiera gaztetxoek kirol-ikasturte berriari

Uztarria.eus 2014ko ira. 5a, 18:21

Irailaren 13an, zapatuan, ospatuko dute Umeen Txirrindulari Eguna. Bestalde, irailaren 11an, ostegunean, gaztetxoen kirol-jarduerei buruzko hitzaldia egongo da Sanagustinen, 19:00etan.

Gaztetxoen kirol ikasturtea irailaren 13an, zapatuan, hasiko da, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak eta Udalak antolatutako Umeen Txirrindulari Egunarekin. 10:00etan hasiko da ekitaldia, eta Betharrameko jolastokian eta Lasaoko bidegorrian ibiliko dira haurrak.

Bestalde, gurasoentzat, irakasleentzat eta begiraleentzat hitzaldia eskainiko du Luis Mari Zulaika kirol-psikologoak hilaren 11n, ostegunean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Zulaikak gaztetxoen kirol-jardueren eta horien onuren inguruan hitz egingo du, interesa duen edonorentzat.