Jesusen Lagundiaren lehen botoak egin dituzte lau gaztek Loiolan

Uztarria.eus 2014ko ira. 8a, 17:58

Jesusen Lagundiko kide egin ziren lau gazte ilailaren 6an, zapatuan, Loiolako basilikan. Hain zuzen, Andres Gonzalez, Jose Castillo, Borja Miro eta Oscar Cala dira herriko basilikan botoak egin zituztenak. Haiek 22 eta 30 urte bitartean dituzte, eta bi urtez ikasi dute Donostiako nobiziatuan.

Lau gazteen artean, bakarra da euskal herritarra, zehazki, Bilbokoa: Borja Miro. Gainontzekoak espainiarrak dira: bi Andaluziakoak eta bat Madrilgoa. Lau horiek Jesusen Lagundiko kide egin ostean, bederatzi pertsona hasiko dira hil honetan nobiziatuko eskolekin.