Ohiturari jarraituz, Kizkintzan

Goierriko Hitza 2014ko ira. 9a, 13:13

Eguraldi ederra lagun, jendetza bildu zen atzo, astelehena, Kizkitzako baselizan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Egunpasa ederra egin zuten bertaratutakoek, eta jan-edanaz gain, musikaz ere gozatu ahal izan zuten. Kizkitza Ezkio-Itsaso udalerrikoa bada ere, Matxinbentatik, Nuarbetik, Urrestillatik eta, oro har, Azpeititik, Kizkitzara joateko ohitura handia dago. Hemen, Goierriko Hitza-k Kizkitzako Amaren egunaz egin duen bideoa.