Estali gabeko igerilekua igandean itxiko dute

Uztarria.eus 2014ko ira. 9a, 17:28

Ekainaren 14an ireki zuten, eta 11:00etatik 20:00etara zabalik egon da udan zehar.

Uda badoa, eta horren erakuste da estali gabeko igerilekuaren itxiera. Instalazioa asteburuan itxiko dute; igandean, hain zuzen. Ekainaren 14an zabaldu zituen ateak estali gabeko igerilekuak, eta hiru hilabetez egon da irekita, 11:00k eta 20:00ak bitartean. Lanaren eta ikasketen etorrerarekin batera, agur esango diote azpeitiarrek igerilekuari