Azkoitia-Azpeitia erronka jokatuko dute hirugarrenez, zapatuan

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 10a, 11:40
Iazko erronkako irudi bat. (Urola Kostako Hitza)

18:30ean hasiko da proba, Plaza Berrian. Korrikan 4,3 kilometro egin beharko dituzte, eta ibilbideari bi itzuli bizikleta gainean. Azpeitiko taldea Unai Iparragirre txirrindulariak eta Xabat Manzisidor korrikalariak osatuko dute.

Lehenengo urtean azkoitiarrek irabazi zuten erronka, eta iaz azpeitiarrak nagusitu ziren; beraz, larunbat honetan ere garaipenaren bila joango dira biak ala biak. Azkoitiko Triatloi Taldeak hirugarren urtez jarraian antolatu du Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko kirol erronka, Azkoitiko tabernari elkartearen laguntzarekin. Eta, beste behin, bi herrien arteko lehiaz gozatzeko aukera egongo da Azkoitiko kaleetan zehar.

18:30ean hasiko da proba, eta antolatzaileek lehenengo urteko ibilbidea berreskuratuko dute aurten. Hala, Plaza Berritik hasi eta herriko plaza eta Kale Nagusia zeharkatu eta gasolindegi paretik Eroskiko biribilgunera iritsiko dira, eta handik Munategirako bidea hartuko dute. Santa Kutz auzora joan, eta handik herrigunera iritsiko dira, Plaza Berrin bukatu arte.

Albistea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.