Nikolas Segurolak omenaldia jaso zuen Gipuzkoako Artzain egunean

Goierriko Hitza 2014ko ira. 10a, 11:48

Pasa den igandean Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu zuten Legazpin. Jende ugari izan zen bertan, besteak beste, bertako produktuen eta artisauen azokan nahiz erakustaldietan. Eguerdi partean ekitaldia egin zuten, eta Nikolas Segurola eta beste lau artzain omendu zituzten. 

Bestalde, gazta lehiaketa ere egin zuten, eta Azpeitiko Berastegi elkarteak jaso zuen bosgarren saria. Informazio osatuago, Goierriko Hitza-ren webgunean.