Astelehenean hasiko dira martxan Gazteria Saileko zerbitzuak

Uztarria.eus 2014ko ira. 11a, 12:29

Datorren astean zabalduko dituzte ateak herriko bi ludotekek, Gaztelekuak eta Gazte Informazio Bulegoak.

Ikasturte berria hasi da, eta datorren astean zabalduko dituzte ateak herriko bi ludotekek, Gaztelekuak eta Gazte Informazio Bulegoak. Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekak astelehenetik ostiralera izango dira zabaldik, 17:00etatik 20:00etara. Gaztelekua, berriz, asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 16:00etatik 20:30era izango da irekita. Gazte Informazio Bulegoa ere astelehenean zabaldu dute, eta astelehenean, asteazkenean eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita. Aldiz, arratsaldez, 16:30etik 20:00etara izango da zabalik, astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan.