Sutea izan da bart Tecnalia enpresan

Uztarria.eus 2014ko ira. 12a, 14:45

03:00ak aldean hasi da sutea. Probak egiteko gunean piztu da sua, eta ez da inor zauritu.

Goizaldeko 03:00ak aldean sua piztu da Tecnaliak (garai bateko Cidemco) Azpeitian, Anardi industriagunean, duen lantegian. Sutea probak egiteko gunean izan da, eta ez da inor zauritu. Udaltzaingoek Uztarria.com-i azaldu diotenez, segurtasuneko langile batek kea ikusi duenean deitu du larrialdietara. Handik gutxira bertaratu dira Ertzaintza eta suhiltzaileak suaren tokira, eta 04:30ak aldean lortu dute sua itzaltzea.

Uztarria.com enpresarekin harremanetan jarri da, baina ez dute argibiderik eman.