Udal Euskaltegian izena eman daiteke irailaren 30a bitartean

Uztarria.eus 2014ko ira. 12a, 17:09

2014-2015 ikasturtean, 30 ikastarotik gora eskainiko ditu euskaltegiak. Horien artean, HABEko azterketak prestatzeko eskolak ere egongo dira: lehen mailatik, laugarrenera.

Udal Euskaltegia hasi da 2014-2015 ikasturtearekin, baina izena emateko epea zabalik dago irailaren 30a bitartean. Horretarako, honako aukerak daude: euskaltegira joatea (Perdillegi 1 behera), 943 81 19 47 zenbakira deitzea edo euskaltegia@erabili.com helbidera mezua bidaltzea. Udal Euskategiak azaldu du, matrikulatzeko epea hilaren amaiera arte irekita dagoen arren, izena "lehenbailen" ematea komeni dela, behin zortzi pertsonako taldeak osatutakoan, lanean hasiko baitira.

Ikasturte honetan, 30 ikastarotik gora antolatu ditu Udal Euskaltegiak. Horien artean, HABEko azterketak prestatzeko eskolak emago dituzte, maila baxuenetik altuenera, hots, lehen mailatik laugarrengora. Bekak ere eskainiko ditu euskaltegiak, Azpeitian erroldatuta dauden ikasleentzat. Ikastaroei eta diru-laguntzei buruzko informazio gehiago, hemen.