Futbol eskolako gurasoentzat hitzaldia

Uztarria.eus 2014ko ira. 15a, 12:55

Irailaren 17an, 19:00etan bilduko gara, Betharrametako aretoan.

Lagun Onak Futbol Taldeko kideek hitzaldia eskainiko dute Futbol Eskolako jokalarien gurasoentzat. Irailaren 17an, asteazkenean, 19:00etan izango da, Betharrametako aretoan. Argibideak emango dira eskolari buruz, eta ikasturteko helburuei buruz hitz egingo da. Mesedez, beti bezala, ordurako iristea eskatzen duLagun Onakek.