EAJk hileroko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 11:35

20:30ean izango da Batzokian. Bestalde, irailaren 28an Gasteizko Forondan izango den Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu dute, eta lehenbailehen eman behar da izena.

Gaur, asteartea, egingo du hileko batzarra Azpeitiko EAJk. 20:30ean izango da Batzokian, eta EAJk alderdikide guztiak gonbidatu ditu batzarrean parte hartzera.

Bestalde, irailaren 28an Forondan (Gasteiz) ospatuko den Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu dute. Bertaratzeko asmoa dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena, Azpeitiko EAJko arduradunek azaldu dutenez.