Zabalik da Itsasi dantza taldean izena emateko epea

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 11:25

Gaur, asteartea, bihar eta etzi eman ahal izango da izena, 17:30etik 19:00etara bitartean, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6).

Itsasi Euskal Kultur Elkarteak ikasturte berrirako izen-ematea jarri du abian. Gaur, asteartea, bihar eta etzi eman ahal izango da izena, 17:30etik 19:00etara bitartean, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). Dantza eskola lau urtetik gorako ikasleei dago zuzenduta, eta urteko kuota 60 eurokoa da. Horiez gain, 16 urtetik gorako herritarrek ere dantzan hasteko aukera dute, eta informazioa jasotzeko 943 15 18 49 telefonora deitu behar da.