Izarraitz pilotalekuan izango da asteburuko stock azoka

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 11:59
Stock azokako postuen kokapena.

Azoka Herritik egistamoaren baitan, Bertan merkatari elkarteko dendariek stock azoka jarriko dute zapatuan eta igandean. 30 saltokik jarriko dute postua.

Azoka Herritik egistamoaren baitan, Bertan merkatari elkarteko dendariek stock azoka jarriko dute zapatuan eta igandean. Beste urteetan Berdura plazan jarri izan dute stock azoka, baina aurten Izarraitz pilotalekuan izango da, Berdura plazako lanak tarteko.

30 dendak jarriko dute postua. Horietatik 27 frontoian izango dira, eta beste hiruk euren dendaren atarian jarriko dute postua. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik stock azoka.