Sutea izan da bart Salbe auzoko etxebizitza batean

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 13:28

Sukaldean piztu zen sua, eta zerk sortu zuen ikertzen ari da Ertzaintza. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez zen inor zauritu, eta kalteak materialak izan dira, baina bizilagunek etxetik kanpo pasatu dute gaua.

Salbe auzoko etxebizitza batean sutea izan da bart gauean. 00:15ak aldean jaso zuten bizilagun baten abisua suhiltzaileek, etxebizitzaren leihotik kea eta sugarrak ikusi zituela eta. Sukaldean piztu zen sua, eta zerk sortu zuen ikertzen ari dira.

Suhiltzaileen hiru kamioi, ertzaintzaren bi auto, udaltzaingoa eta Gurutze Gorria bertaratu ziren suaren tokira. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez zen inor zauritu, eta kalteak materialak izan dira. Kea eta kalteak tarteko, etxetik kanpo pasatu dute gaua bizilagunek. Azpeitiko Udala arduratu zen etxe hartan bizi ziren kideei ostatu emateaz. Aurki itzuli ahalko dira bizilagunak etxera.