Auzoko proiekturako dinamizatzailea behar dute Udalak eta Topaguneak

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 14:01

Azpeitiko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztien arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko Auzoko egitasmoa jarriko dute abian Azpeitiko Udalak eta Topaguneak. Proiektua dinamizatzeko azpeitiar bat behar dute, eta interesatuek irailaren 19a bitartean bidali ditzakete Curriculumak.

Azpeitiko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztien arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko Auzoko egitasmoa jarriko dute abian Azpeitiko Udalak eta Topaguneak. Proiektua dinamizatzeko azpeitiar bat behar dute, eta interesatuek irailaren 19a bitartean bidali ditzakete Curriculumak mikel@topagunea.org helbidera. Behin Curriculumak bidaltzeko epea bukatuta, aurkeztutako zenbait hautagairi elkarrizketarako deia egingo zaie.

Astean hamar orduko lan-jarduna izango du dinamizatzaileak, eta honako ezaugarriak bete beharko dituzte hautagaiek:

– Dinamizatzeko gaitasuna.

– Hizkuntzekiko sentsibilitatea.

– Harremanetarako gaitasuna.

– Aniztasunarekiko interesa.

– Azpeitiarra izatea.

Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea, Azpeitian zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, zein norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.