Jimi Hendrixen musika oroituko dute Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 17:12

The Foxy Leires Bilboko hirukoteak, Hendrix eredu hartuta, kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean, irailaren 26an, ostiralean, 23:00etan. Blues eta hard rock musika eskainiko du hirukoteak, eta emanaldia doan izango da. Hendrixek egiten zuen moduan, Bilboko The Foxy Leiresek garrantzi berezia ematen dio inprobisazioari.