Eguneko Zentroa bisitatzeko aukera izango dute herritarrek ostegunean

Uztarria.eus 2014ko ira. 16a, 18:06

Arratsaldez izango da Damaso Azkueko lokalera joateko aukera, 18:00etatik 19:00etara. Arduradunek herritarrak animatu nahi dituzte hura bisitatzera.

Eguneko zentroa bisitatzeko aukera izango dute herritarrek irailaren 18an, ostegunean, 18:00etatik 19:00etara. Damaso Azkuen dago lokala, eta hura ezagutzeko edo arduranuei galderak egiteko prosbestu daiteke aukera. Hori dela eta, Eguneko Zentroko ordezkariek azpeitiarrak animatu nahi dituzte ostegun arratsaldean hara joan eta lekua ezagutu dezaten.