Beñat Irasuegi: "Enpresa baten gardentasunak bere balio positiboak nabarmentzen ditu"

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 18a, 12:11
Beñat Irasuegi Olatukoop kooperatibako kidea. (Urola Kostako Hitza)

Asteburu honetan dator Azoka Herritik, baina aurrez, gaur, egitasmo horren barruan Ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean izeneko hitzaldia eskainiko dute. Beñat Irasuegi (Errenteria, 1978) da hizlarietako bat. Olatukoop kooperatiba eta ekonomia eraldatzailearen enpresen sareko kideetako bat da bera.

Zein da hitzaldi honen helburua?

Tokiko garapena sustatu ahal izateko lana hainbat modutan egin daitekeela ohartzen gara. Garapen hori ekonomia sozial eraldatzailean egin beharko litzatekeela uste dugu.

Zer da ekonomia sozial eraldatzailea?

Enpresa bateko langileen parte hartzean oinarritutako ekonomia da, hau da, demokrazia ekonomikoan oinarrituta dagoena. Besteak beste, kooperatiben kasuetan ikusten duguna hau da, langile bakoitzak botoa emateko aukera duena.

Eta zein beste ezaugarri ditu ekonomia sozial eraldatzaileak?

Gardentasunaren balioa dago. Hau da, ekonomia honetan, datu guztiak gardenak izaten dira bai bertako langileentzat, bai kontsumitzaileentzat. Nolabait, gardentasun honek balio positiboak nabarmentzeko balio du.

Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.