Azpeitia Eskoziarekin bat

Uztarria.eus 2014ko ira. 18a, 14:37

Eskozian euren etorkizuna erabakitzeko galdeketa egiten ari dira gaur, irailak 18. Independentzia bai ala ez erabakiko dute eskoziarrek gaurkoan, eta horrek, besteak beste, Euskal Herrian ere sortu du interesa. Horren lekuko dira Azpeitiko hainbat tokitan ikusi daitezkeen Eskoziako banderak. Argazkiotan, udaletxean, Batzokian eta Orkatz Kultur Elkartean jarri dituztenak.