Odola emateko hitzordua izango da datorren asteazkenean

Uztarria.eus 2014ko ira. 19a, 11:18

Asteazkenean, hilak 24, izango da iraileko odol ateraldia, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Hileroko legez, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak Azpeitian izango dira datorren asteazkenean, hilak 23. Herritarrek odola emateko aukera izango dute anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Hurrengo odol ateraldia urriaren 29an izango da.