Eskoziako galdeketari adi, festa giroan

Uztarria.eus 2014ko ira. 19a, 11:44

Atzo, irailak 18, euren etorkizuna erabakitzeko galdeketa egin zuten eskoziarrek. Horren harira, eta artean hauteslekuak zabalik zirela 'Zorionak Eskozia! Euskal Herrian zergatik ez?' lelopean ekitaldia izan zen Azpeitian, Gure Esku Dago ekimenak antolatuta. Dozenaka lagun elkartu ziren udaletxe azpian, eta jan-edanaz, bertsoez eta hitz hartzeez gozatu zuten. Besteak beste, Eskozian bizi den Miren Altuna azpeitiarraren bideoa eskaini zuten. Ondoren, Jaquelin Zunzunegi Eskozian bizi izan den zestoarrak hartu zuen hitza, eta baita Azpeitiko Gure Esku Dago egitasmoko kide Josu Alberok ere.

Gaur goizaldean jakin dira emaitzak, eta eskoziarrek Erresuma Batuan jarraitzea lehenetsi dute. 2.001.926 boto eskuratu ditu unionismoak, eta 1.617.989 independentismoak; 380.000 gutxiago. Parte hartze tasa oso handia izan da herrialde osoan; %84,59, batez beste. Eskoziako galdeketaz-eta nformazio gehiago hemen.