Zapatu arratsaldeko postuen kokapena

Uztarria.eus 2014ko ira. 19a, 12:32
Postuen kokapena.

Mezu honen bitartez Azoka Herritiken barruan izango dituzuen postuen kokapena errazten dizuegu. Larunbat arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitartean zuen postuetan herritarrekin hartuemana izateko aukera izango duzue, beraz.

Juntadizoa orduerdi bat lehenago egingo dugu 15:30ean Udaletxe azpian, talde bakoitzari tokatu zaion postua ezagutu eta antolatzeko. Inolako zalantzarik izanez gero, beti duzue gurekin harremanetan jartzeko aukera azoka.herritik@gmail.com helbidean.

Postu gehienak herriko plaza nagusian izango diren arren, Mixio taldeak urtero modura Iturri-txikin jarriko du berea asteburu osoan zehar. Xaputarrak xake kirol klubak, larunbat arratsaldean txapelketa bat duela eta, igande arratsaldean izango du bere karpa plazan artisauekin batera. Kokalekua zozketa bidez egin dugu.

Gogoratu, asteburu osoan plaza nagusiko eszenatokian Azoka Irratia martxan izango dugula eta zuen proiektuak ahoz azaltzeko aukera izango duzuela, modu natural batean.

Besterik gabe, larunbat arratsaldean udaletxe azpian espero zaituztegu 15:30tan Azoka Herritik ekimenari bultzadatxoa emateko esperoan.

Eskerrik asko.