Zigor-kodeaz hausnartzeko lanean ari da Azpeitiko eta Azkoitiko herritar talde bat

Uztarria.eus 2014ko ira. 19a, 18:55

Azpeitiko eta Azkoitiko herritar talde batek zenbait ekimen antolatu ditu zigor-kodearen inguruan kontzientzia pizteko asmoarekin. Batetik, bi ekitaldi antolatu dituzte datorren asterako, Azkoitiko Matadexen. Lehena, asteartean, hilaren 23an, izango da, 19:00etan. El negocio de las cárceles (Kartzelen negozioa) dokumentala emango dute. Dokumentala Ameriketako Estatu Batuetako kartzela pribatuen negozioen inguruan da. Bigarren ekitaldia ostegunean izango da, hilaren 25ean. Hitzaldia eskainiko du Salhaketa taldeko kide batek. Hark zigor-kodearen erreformaz eta herritarren segurtasunerako lege berriaz hitz egingo du.

Bi ekitaldi horiez gain, taldeak herriko zenbait estatua itxi ditu. Horrela, kartzelaren ezaugarriak irudikatu nahi dituzte ekimenaren antolatzaileek.